Albisteak

 

Mikroipuin lehiaketa egingo da Urduñan, "Etxean gaude, baina laster… kalean" izenburupean. Parte-hartzaileak lau kategoriatan lehiatuko dira: 11-16 urte, 16-30 urte, 30 urtetik gora euskaraz eta 30 urtetik gora gaztelaniaz.

11 eta 16 urte bitarteko kategoriako irabazleak 50€-ko opari-txartela eta nahiago duen kultura ikuskizun baterako sarrerak jasoko ditu, guztira, 100€-ko balioaz. Beste kategorietakoek, sarrerez gain, tokiko produktuen 50€-ko saskia irabaziko dute.

Gehienez 500 hitz izango dituzte lanek; argitaragabeak eta beste edozein lehiaketatan aurkeztu ez direnak.

Ipuinak etxeangaude@urduna.com helbidera bidali behar dira, mikroipuinaren izenburua, kategoria, idazlearen izen-abizenak eta telefonoa adieraziz. Lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 26a da.

Irakurri lehiaketaren oinarriak albistean atxikitutako PDFan.

Kartela (PDF 688KB)