Albisteak

 

Covid-19ko epidemia geldiarazteko hartutako segurtasun-neurrien ondorioz formakuntza-jarduera eten ondoren, KZguneak zerbitzuak ematen jarraituko du, euskarri digitalean, egoera honetan pertsonei laguntzeko.

KZguneak euskal herritarren zalantza teknologikoak argitzeko sistema bat modelatu du, erabiltzeko errazak diren kanalen bidez. Arreta telefonoz edota emailez izango da.

Zehazki, funtsezkoa ikusten dute ondorengo laguntzak ematea: online erosketetan, banku-izapideetan, Osasun-karpeta sarbidean eta Osakidetzako aplikazioen erabileran, bestak beste.

Batez ere, laguntza behar duten kolektiboei -adinekoei, adibidez- eskainiko diete zerbitzua. Senideen eta egoiliarren artean bideokonferentziak egiteko adinekoen egoitzek behar duten babesa ere eman dezakete.

Kontsultetarako, telefonoa eta posta elektronikoa erabil ditzakete erabiltzaileek. Guneen ordutegiak eta harremanetarako modua hemen kontsulta daitezke: www.kzgunea.eus/eu/urrutiko-asistentzia