Albisteak

 

Osasun Ministerioak ezarritako protokoloari jarraiki, Urduñako Udalak garbiketa plan berezia diseinatu du, Covid-19 birusaren hedapena dela eta.

Bide garbiketako enpresak garbiketa plan berriko argibideak jaso zituen pasa den astean. Helburua garbiketa areagotzea da jendea gehien ibiltzen den hiriko guneetan, hala nola, pasabideetan, dendetan, barandetan eta gainerako hiri-altzarietan.

Eginiko lehen lana kaleak desinfektatzea izan da; goizean zehar egin dute. Era berean, gel desinfektatzailea eta jarraibideak banatu dira Urduñako saltokietan.

Bihartik aurrera, eta Babes Zibilaren laguntzarekin, kaleak desinfektatzen jarraituko da, baina arratsaldeetan; kale garbiketako enpresak, berriz, goizez egingo du.

Babes Zibileko taldea arduratuko da, halaber, denden kanpoko aldeak garbitzeaz. Hurrengo egunetan, gainera, fumigazioa egingo da.

 
  • 1. argazkia
  • 4. argazkia
  • 2. argazkia
  • 5. argazkia
  • 3. argazkia
  • 6. argazkia