Albisteak

 

Bizkaiko Psikologia Elkargoak "PSIKOBIZI" ekimena jarri du martxan, herritarrei arreta psikologikoa eskaintzeko, bereziki pertsona ahulenei, Larrialdietan eta Hondamendietan Esku Hartzeko Taldearen (GIPEC) bidez.

Kontsultak emailez bidal daitezke psikobizi.bizkaia@cop.es helbidera edo testu-mezuen bidez 686 202 918 Whatsapp zenbakira.

Zerbitzua erabili nahi dutenek ahalik eta xehetasun gehien emanez azaldu beharko dute euren egoera, baita harremanetarako telefonoa eman ere. Erantzuteko ordutegia 09:30etik 17:00etara izango da.

Covid-19 eragindako osasun eta alarma egoera dela eta, Bizkaiko psikologiako 2.500 profesional biltzen dituen erakundeak laguntza, hurbiltasuna eta lasaitasuna eman nahi die herritarrei.

Aurretik aipatutako komunikazio aukerez gain, bakardade egoeran dauden nagusientzako #Bizkaiagara laguntza sare boluntarioan lan egiten ari dira psikologoak.