Albisteak

 

COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua betez, etxeko hondakinak eta antzekoak segurtasunez bildu eta garraiatu ahal izateko, aldi baterako neurriak ezarri dira.

Etxeko hondakinen bilketa zerbitzua -errefusa, organikoa, paper kartoia, olioa, beira eta ontziak- ohiko moduan eskainiko da. Hala ere, kutsadura-arriskuak minimizatzeko, herritarrei eskatzen zaie:

  • Edukiontzietatik kanpo hondakinik ez uztea
  • Edukiontziak eskuz ez ukitzea
  • Horien pedalak erabiltzea.

Horrekin batera, gogorarazten da erosketak egiteko edo beste gauzetarako erabilitako latex edo nitriloko eskularruak ez direla ontziak eta, ondorioz, ez direla edukiontzi horian bota behar. Errefusa frakzioko edukiontzian gordailatuko dira.

COVID-19ak kaltetutako eta koarentenan dauden pertsonekin kontakturik izan duten hondakinen edo materialen kasuan, honako hau da jarraibidea:

  • Gaixoaren hondakinak poltsa bikoitzean gorde, biak itxiera hermetikoarekin; eta, ondoren, errefusa frakzioko ohiko hondakin poltsaren barruan gorde.

Tamaina handiko hondakinen zerbitzua martxoaren 23tik aurrera eten egingo da.

Ontzi zuriaren bilketari dagokionez, donazioak etxean gordetzea gomendatzen da berrerabilgarria izan daitekeena egoera onean mantentzeko.

Herritarrei eskatzen die Udalak, mesedez, osasun-jarraibideak eta gomendioak betetzea.