Albisteak

 

Urduñako Udalak hainbat neurri hartu ditu COVID-19 birusaren hedapena hiri barruan zein kanpoan gelditzen laguntzeko.

Neurri horien artean, udal jarduera guztiak etetea eta ikastetxe publikoak ixtea aipa daiteke.

Era berean, gaurtik hasita eta besterik adierazi arte, ez da herritarrentzako arreta presentziala bermatuko udal bulegoetan. Horregatik, funtzionamendu normalari eusteko, kontsulta guztiak telefonoz egiten saiatzea eskatzen zaie herritarrei.

Hala ere, eta salbuespen gisa, arreta pertsonalizatua behar duten eta telefonoz edo bide telematikoz atenditu ezin izan diren kasuak aurrez aurre hartuko dira, eta horretarako hitzordua eskatu beharko da.

Hitzorduak eskatzeko eta edozein kontsulta egiteko telefonoa 945 38 30 03 da.

Udalak sentitzen duneurri horrek eragozpenak sortzen baditu, eta espero du osasun publikoa eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako jarraibideak hobetzen laguntzea.