Albisteak

 

Orduñako M. Ibarrola farmaziako langileek prebentzio neurri ugari hartuko dituzte, osasun arloko agintarien protokolo eta gomendioak kontuan izanez, 2020ko martxoaren 16tik.

Alde batetik, 09:00etatik 13:00etara irekiko da farmazia goizez, eta 17:00etatik 19:00etara arratsaldez. Ordutegi horretan, langileek modu egoki eta seguruan artatuko dituzte bezeroak.

Ordutegi horretatik kanpo, Aiara eskualdeko zaintzako farmazien ohiko zerbitzua mantenduko da.

Bestalde, farmaziako langileek eta teknikariak modu mailakatuan lan egingo dute, ahal den neurrian, elkar kutsatzea saihesteko eta, horrela, gaitz handiagoak saihesteko. Neurri horien helburua da langileak babestea eta, ondorioz, farmazia ez ixtea.

Eskerrak eman nahi dizkiete herritarrei lana ahalik eta hobekien egiten laguntzeagatik. Halaber, azpimarratu dute garrantzitsua dela osasun arloko gomendioak betetzea eta pazientzia izatea.