Albisteak

 

Urduñako Udalak hainbat prebentzio neurri hartu ditu COVID-19 birusa kutsatzeko arriskuaren aurka, besteak beste, eraikin publikoak kautelaz ixtea eta udal jarduerak aldi baterako etetea.

Horrenbestez, Jubilatuen Etxea, Alondegia, Biltegia eta pilotalekua itxita egongo dira beste abisurik eman arte.

Ez da mugaegunik ezarri. Egoerak aurrera egin ahala, behar diren neurriak hartuko dira, betiere goi-mailako administrazioek -Osakidetzak, Eusko Jaurlaritzak edota Bizkaiko Foru Aldundiak- emandako jarraibideak jarraituz.

Neurri berririk hartu behar izanez gero, ohiko bitartekoen bidez heralaziko da, hau da, www.urduna.com udal webgunean, Hirixen edo Urduñako Udala Facebook orrian.

Nahiz eta egoera lasaia izan, osasun-gomendioak jarraitzera gonbidatzen ditugu urduñarrak.