Albisteak

 

Martxoaren 6tik 7ra, "Nekazaritza elikagaien inguruko politikak landa-udalerrietatik: Agroekologiaren ikuspegiak" mintegian parte hartu du Urduñako Udalak. Agroekologiaren aldeko Hiri Sareko Udalez gaindiko Erakundeen eta  Udalerri Txikien Lan Taldeak eskaini du Navaseko Udalan, Katalunian.

Nekazaritza elikagaiei buruzko politiken inguruan eta ikuspuntu agroekologikotik, landa-eremuetako udalerrien artean lan kooperatiboa bultzatzea da jardueraren helburua. Programazioaren barnean, solasaldiak, tailerrak eta tokiko produktuak ezagutzeko bisitak antolatu zituzten, besteak beste.

Argazkiak: Navaseko Udala

 
  • 1. argazkia
  • 4. argazkia
  • 2. argazkia
  • 5. argazkia
  • 3. argazkia
  • 6. argazkia