Albisteak

 

Eguneroko egoerak, hala nola, elikagaiak edo pieza txikiak irenstea, erorketak eta kolpeak arriskutsuak dira pertsonen osotasun fisikorako. Horregatik, jaioberriei eta haurrei lehen sorospenak emateko ikastaroa eskainiko du Gurutze Gorriak martxoaren 14an eta 15ean.

Alondegian izango da, 09:00etatik 14:00etara (10 ordu guztira). Bi saio horietan, larrialdietan egin beharreko zenbait maniobra erraz azalduko dituzte urratsez urrats.

Parte hartzeko, aldez aurretik egin behar da izen-ematea, 50 euroko prezioan. Izena emateko edota informazio gehiago eskuratzeko, foralava@cruzroja.es helbidera idatzi edo 945 222 222 telefonora deitu ahal da.