Albisteak

 

Martxoaren 4tik 18ra, Emakumeen Egunaren marrazki lehiaketaren erakusketa eskainiko dute Alondegian. Aurten, "Historiako emakume asmatzaileak" du ardatz eta, ohi bezala, Lehen Hezkuntzako ikasleek parte hartu dute.

Irabazleek genero-ikuspegiko liburu eta eskola materialetan gastatzeko kupoi bana jasoko dute. Sari banaketa hilaren 18an egingo dute, ipuin kontalarien ostean.