Albisteak

 
Astelehenetako hitzaldi batekin hasiko da "Mugi zaitez! Mugi zaitez!" martxoan; oraingoan, emakume feministei buruz. Ohi moduan, ariketa eta osasun saioak astearteetan izango dira, 12:00etatik 13:00etara, hileko 3an, 10ean, 17an, 24an eta 31n. Oroimen eta estimulazio kognitiboko tailerrak, bestalde, asteazkenetan (martxoak 4, 11, 18 eta 25) eskainiko dituzte, 12:00etatik 13:00etara ere bai. Jarduera guztiak doakoak dira eta parte hartzeko ez da beharrezkoa izena ematea. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan (688 828 025) informazio gehiago eska daiteke.