Albisteak

 

Martxoaren 10etik aurrera, neskentzako futbol ikastaroa emango dute asteartero Arbiertoko futbol zelaian. 7 eta 14 urte bitarteko emakumeentzat bideratuta dago eta dohain izango da.

Bizkaiko Gurbol Federakundeak eta C.D. Orduñak antolatu dute eta, horretan, Bizkaiko Entrenatzaileen Eskolak ere parte hartuko du.

Parte-hartzaileek kamiseta, prakak, galtzerdiak, kirol-jertsea, zira eta motxila jasoko dituzte.

Interesa dutenek futbol zelaian, 675 70 89 telefonoan edo cdorduna@hotmail.com helbidean eman dezakete izena.