Albisteak

 

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak azaldu duenez, ez dago aparteko neurririk hartu beharrik koronavisura ekideteko, kutsatzeko arriskua oso txikia baita Euskadin.

Dena dela, ondorengo gomendioak helarazi dituzte:

  • Garbitu eskuak sarritan.
  • Eztul edo doministiku egitean, estali ahoa eta sudurra ukondoarekin edo zapi batekin. Bota zapia berehala eta garbitu eskuak alkoholez egindako eskuetako desinfektatzaile batekin edo ur eta xaboiarekin.
  • Egun ez da beharrezkotzat jotzen arnas sintomak dituzten pertsonek maskarak eramatea.
  • Eztula edo doministiku egin eta sukarra duten pertsonetatik metro batera egon gutxienez.
  • Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa.

Nahiz eta ez den zehazki ezagutzen, kutsatutako animaliekiko kontaktuaren bidez edo gaixoen eztularekin edota doministikuarekin sortzen diren arnas jariakinekiko kontaktu estuaren bidez transmititzen omen den birusa da. Inkubazio-aldia 1 eta 14 egun bitartekoa da; batez beste, 5-6 egun.

OMEren arabera, "2019-nCoV" izeneko birusak pertsonei eragiten dien moduari buruzko xehetasun gehiago jakin behar ditugu oraindik ere. Hala ere, oraingoz, adinekoek eta gaixotasunik dutenek, hala nola, diabetesa eta kardiopatiak dituztenek arrisku handiagoa dute gaixotasunaren forma larria izateko.

Kartela (PDF, 951KB)

Protokoloa (PDF; 1,06MB)