Albisteak

 

Getxa Goi txistu taldearen Lapiko domeka eguneko kontzertua martxoaren 1ean izango da. Foru Plazan egingo dute, 13:15ean. Aurreko urteetan bezala, kanpoko txistu talde bat gonbidatu dute; aurten, Udazken Zornotzako Txistu Taldea.

Ekitaldian, gainera, Urduñako eta eskualdeko musikariak bilduko dira: Santa Cecilia musika banda, Oilarrak taldeko abeslariak eta perkusio-joleak zein Amurrioko txistulari, kontrabaxu-jole eta akordeoi-joleak.

Horrez gain, hiriko txirrindulari eta ehiza elkarteen urteurrenak omenduko dituzte, baita Antiguako Ama Birjinaren Koroatzearen 75. urteurrena ere.

Orain dela hamar bat urte berreskuraturiko jaieguna da Lapiko domeka, behinola Urduñan oso erroturik zegoena. Garai batean, Aratusteetako egunetan lan egin behar zutenen jai eguna zen, batez ere, etxeko langileena.

 Kartela (PDF 323KB)