Albisteak

 
Otsailaren 1ean kantatzeaz gain, hilaren 29an jaia egingo dute kintoek. 10:00etan, meza egongo da. 2002an jaiotako gazteek umeentzako jokoak eskainiko dituzte, 11:00etatik 13:30ak arte. Ondoren, kantu poteoa izango da. 17:00ak aldera, koadrila jolasak egingo dituzte eta, 19:30ean, batukada egongo da. Gaua lau musika taldek eta DJ batek girotuko dute: Cuatrobancos (21:00), Txapelpunk (22:00), Akerbeltz (23:30) eta DJ Karrifest (02:00).