Albisteak

 
Arabako emakumeen berdintasunerako eta ahalduntzerako Laia Eskolak emakumeen osasunari eta gorputzei buruzko ikastaroa antolatu du. Alondegian eskainiko dute, astelehenero martxoaren 9tik maiatzaren 4ra, 17:00etatik 19:30era arte. Gaiaren inguruan sor daitezkeen zalantzak argitzea da helburua. Era berean, emakumeen gorputzen neurrira egindako osasun jardunbideak sortu nahi dituzte. Saioen arduraduna Patricia Verdés Giménez berdintasun-eragilea, psikologoa eta sexologian aditua izango da. Informazio gehiagorako zein izena emateko, berdintasuna@urduna.com helbidera idazteko aukera dago.