Albisteak

 

Correoseko bulegoa Gran Vía 10era mugitu dute behin-behinekoz, lokala berritzeko lanengatik. Birmoldaketa lanek Artekale kaleko 16an dagoen eraikin osoari eragingo diote eta hilabete eta erdiko iraupena izatea aurreikusi dute.

Jarduketa honen bidez, bulegoa berritzeaz gain, iristagarritasuna hobetuko dute. Barneko trenkadak eraldatu eta eskailerak kenduko dituzte. Eraikin osoa maila berean egongo da, bezeroen eta kargen mugimendua errazteko. Horrekin batera, arreta publikorako eremua zabalduko dute eta, bertan, altzari berriak jarriko dituzte.

Orduñako Correoseko bulegoak 08:30etatik 14:30ak arte irekitzen du astelehenetik ostiralera; larunbatetan, berriz, 9:30etatik 13:00ak arte.