Albisteak

 

Eskolako jantoki osasuntsuagoak eta iraunkorragoak eskatzen dizkio "Gure Platera Gure Aukera"ko kideek Eusko Jaurlaritzari. Familiek, gizarte-erakundeek eta ekoizleek elkarrekin lan egiten dute ekimenean. Urduñako Udala, plataformako partaide bezala, ekitaldi ofizialean aritu zen.

Plataformak argitaratutako komunikatuaren arabera, hezkuntza-komunitateek nahiz gizarte-eragileek eginiko proposamen guztiak gorabehera, Eusko Jaurlaritzak ez du mahai gainean jarri kudeaketa-proposamen osagarririk.