Albisteak

 

"Gelditu Geltokian" ekimenaren bigarren edizioaren aurkezpena ostiralean izan da eta, horretan, Urduñako udal ordezkaritza aritu da. Aurtengo edizioan, Laudio eta Amurrioko udalez gain, Urduña, Aiara, Ugao-Miraballes, Arrankudiaga, Arakaldo, Arrigorriaga, Basauri eta Bilboko udalek bat egin dute.

Ekimenaren helburua gazteak alkoholaren kontsumo arduratsuaren inguruan kontzientzia hartzea da. Urduñatik Bilbora RENFEren geltoki guztietara zabalduko da kanpaina, kartelak eta informazio-liburuxkak jarrita.