Albisteak

 

Arreta zerbitzua hobetzearren eta arintzearren, Urduñako Osasun Etxeak antolaketa modu berria ezarri du. Otsailetik aurrera, erizaintzako langileek prozesu arinak ebazteko eta aholkatzeko gaitasuna dute.

Lehenengo harremana administrazio langileekin izango da. Administrariek kudetuko dituzte eskaerak, horiek medikuei edo erizainei bideratuz. Beti bezala, kontsultak aurrez aurre edo 94 538 35 53 telefonoan egin daitezke.