Albisteak

 

Urduñako Olaia Gurrutxaga Zabala korrikalariak urrezko domina irabazi du Espainiako Kros Egokituko Lehiaketan, Kirol Trebetasunak izeneko taldekako kategorian, Basauriko Amaia Vitores eta Bilboko Sara Fernández kirolariekin batera. Lehiaketa Santa Marta de Tormesen izan zen, Salamankan, otsailaren 7tik 9ra. Urduñarra aritzen den taldea zorionekoa izan zen. Izan ere, Basauriko Saiatu-Javi Conde atletismo egokituko taldea hainbat mailetan gailendu da aurten. Zehazki, 28. edizio honetan, urrezko 6 domina, zilarrezko 3 eta brontzezko beste 6 eskuratu dituzte.

Zorionak guztiei!