Albisteak

 
2020ko Otxomaio jaiak iragartzeko kartel lehiaketa abian da dagoeneko. Txapelketan partehartzeko epea martxoaren 13an bukatuko da, 13:30ean. Aurten 36. edizioa izango da eta, aurreko urteetan bezala, maila ezberdinak egongo dira adinaren arabera: kimuena (5-9 urte), umeena (10-13 urte), gazteena (14-18 urte) eta nagusiena (19 urtetik gora). Azkenkategoria horren irabazleak 500 euroko saria jasoko du eta bere obra 2020ko Otxomaio jaien iragarlea izango da. Egile bakoitzak bi proposamen aurkez ditzake gehienez. Lehiaketan parte hartzeko, arte-lanak Udal Bulegoetan (Zaharra, 2-4) utzi beharko dira, astelehenetikostiralera, 09:00etatik 13:30ak arte.

Oinarriak (PDF, 149KB)