Albisteak

 

¡Mugi zaitez! ¡Muévete! programaren asteleheneko hitzaldiek eta tailerrek otsailean jarraituko dute. Ohi bezala, osasun eta kirol saioak astearteetan izango dira, 12:00etatik 13:00ak arte, hileko 4an, 11n, 18an eta 25ean.

Oroimen eta estimulazio kognitibo tailerrak asteazkenetan egingo dituzte, otsailaren 5ean, 12an, 19an eta 26an, 12:00etatik13:00ak arte ere bai.

Jarduera guztiak doakoak dira eta, parte hartzeko, ez da beharrezkoa izena ematea. Informazio gehiago Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan (688 828 025) lor daiteke.

  • Hilaren 13an, astelehena, 17:00-18:30. "Barrearen onura, umorearen balio terapeutikoa". Psikologo batek eskainiko du.
  • Hilaren 10ean, astelehena, 17:00-18:30. "Pertsonentzako baliabideak eta prestazioak". Urduñako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen eskutik.
  • Hilaren 17an, astelehena, 17:00-18:30. "Telelaguntza-zerbitzu publiko Beti On". "Beti On" zerbitzuko gizarte langilebatek eskainiko du.
  • Hilaren 24an, astelehena, 17:00-18:30. "Hemen eta orain: aukeratu unea eta oraina". Mª Belen Andresek eskainiko du.

Kartela ikusi (PDF, 701KB)