Albisteak

 

Urtarrileko ohiko bilkura arratsaldeko 19:00etan izango da, Urduñako Udaletxean. Horretan, 2020. urterako aurrekontuen hasierako onarpena jorratuko dute, besteak beste.

Gai-zerrenda ondorengoa izango da:

  1. 2019ko abenduaren 26an egindako aurreko bilerako akta irakurtzea eta onartzea.
  2. Urduñako (Bizkaia) kaleak garbitzeko zerbitzuaren kontratuaren aldaketa onartzea.
  3. Agua Salada kaleko 6an kokatutako 26. poligonoko 4. uharteko 19. partzela (birpartzelaziorako proiektuko hasierako 10. partzela) ibilgailuen aparkaleku publiko moduan erabiltzeko asmoz Urduñako Udalak eta Construcciones La Muralla de Urduña SL enpresak sinatutako hitzarmena amaitutzat ematea.
  4. 2020ko aurrekontuen hasierako onarpena.
  5. Galde-eskeak.