Albisteak

 

Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematikak jorratuko dituen gazteentzako "Bizilabe STEAM Festibala" otsailaren 15ean egingo dute. Aurten Basaurin izango da, Solobarria plazan, eta 14 urtetik aurrera dituzten gazteentzat bideratuta dago. Parte-hartzea bermatzeko, Basaurirako autobusak jarriko dira.

Egunean zehar, ikasleek eginiko prototipoen erakusketa eta tailerrak eskainiko dituzte eta gazteen etorkizunainspiratzeko informazio-gunea jarriko dute.

Horrez gain, gai anitzeko ekintzak egongo dira: Escape Room Zientifikoa, Ginkana zientifikoa eta Lightpaintingperformance. Gainera, Lorea Argarate Las Tea Party taldeko DJak musika emanaldia egingo du amaieran.

Tailerretako plazak mugatuak direnez, aldez aurretik egin beharko da izen-ematea, udal gazte-lokaletan. Informazio gehiago www.bizilabe.elhuyar.eus/eu/ibaizabal-nerbioi webgunean eta  nerbioiibaizabalempleo@gmail.com e-mailean eskura daiteke.