Albisteak

 

#Basquexperience programako kideak Urduñara gerturatu dira gaur hiri titulua duen hiri historiko bakarrari buruzko saioa filmatzera. Adela González kazetari eta aurkezleak gidatuta, ETB2ko programa honek Euskadin egin daitezkeen esperientzia turistiko desberdinak eta jasangarriak proposatzen ditu; turismoaktiboa sustatzea du helburu.

Kapitulu bakoitzak turismoari lotutako kontzeptu bat du ardatz, hala nola, etnoturismoa, turismo familiarra eta maskotaduna, turismo industriala eta ekoturismoa. Kontzeptu horien inguruan, udalerriek eskaintzen dituzten bisitak, jarduerak eta esperientziak erakutsiko dituzte.

Programa igandeetan ematen da, 23:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Hala ere, Urduñari buruz kokapituluaren emisioa oraindik ez dago zehaztuta.