Albisteak

 
2020ko lehen hiruhilekoan, Behargintzak erakunde publikoetan mendekotasuna duten pertsonei laguntza soziosanitarioa emateko prestakuntza jarriko du abian langabetuentzat. Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu Sailak diruz lagundutako proiektua langabezian edo enplegua hobetzeko egoeran dauden 10 pertsonarentzat da, eta 370 ordu iraungo du.

Goizez egingo da, eta bukatutakoan, egoitzetan eta eguneko zentroetan lan egiteko gaitasuna ematen duen lanbide ziurtagiria lortu ahalko da.

Aurreinskripzioa udal bulegoetan tramitatu ahal izango da (Zaharra, 2). Informazio gehiago jaso daiteke 945 38 30 03 telefonoan (luzapena: 81) edo behargintza@urduna.com helbidean.