Albisteak

 
Aurreko urtetan bezala, Alondegia Gizarte Etxeak goizeko 9:00etatik aurrera irekiko ditu ateak, urtarrileko asteburuetan era bai. Horrela, zerbitzu zabalagoaeskaini nahi dute, ohi baino ordu bat lehenago irekiko baita. Kultur etxearen ordutegia, beraz, 9:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:30era izango da, astelehenetik ostiralera. Larunbatetan ere irekiko dute salbuespen gisa, 9:00etatik 14:00etara. Igande etajaiegunetan, aldiz, itxita egongo da, ohi bezala. Neurri hau azterketak prestatu behar dituztenentzat eta prozesu horretan beste espazio batzuk erabili nahi dituztenentzat bereziki pentsatuta dago.