Albisteak

 
Urtero bezala, Errege Magoak urtarrilaren 5ean helduko dira Urduñara, iragarri dutenez. Gainera, beste behin, Zaldien Lagunak elkarteko kideen laguntza izango dute harrera prestatzeko. Azpimarratzekoa da urtarrilaren 4an Erregeen postarietako bat hirira bertaratuko dela haur eta familien eskaerak entzuteko eta gutunak jasotzeko. 12:00etatik aurrera Foru Plazan izango dira hitzordu hori. Kabalkada, berriz, hilaren 5ean izango da. Aurten zezen plazatik irtengo dira hiru Errege Magoak, arratsaldeko 18:00etan. Ondoren hirigunetik ibiliko dira, gauean familien etxeetara bertaratu aurretik opariak uztera, ohiturak agintzen duen moduan.