Albisteak

 
Aurten ere, Udalaren Sustapen Ekonomikoko arloak antolatutako Gabonetako erakusleihoen lehiaketa arrakastatsua izan da. Epaimahai teknikoak Luyando Ópticosen proposamena onena izan zela ebatzi zuen, ondoren La Bonita eta Charcutería Ederki sailkatu ziren.

Bestalde, epaimahaiak Matthew´s School of Englishen obraren alde egin du. Erakusleihorik ez izan arren, irudi bat aurkeztu zuen leihoan. Guztira, 169 lagunek eman dute botoa Alondegiko eta Turismo Bulegoko kutxetan, eta laster egingo da horien artean 50 eurokobi erosketa-bonuen zozketa. Lehiaketaren 5. edizioan Urduñako 11 establezimenduk hartu dute parte.

Irudia ikusi (JPG; 9,12MB)