Albisteak

 

Zabor-bilketaren grebarako deialdi berria egin du Enviser Servicios Medioambientales enpresak, Urduñan zerbitzu hori ematen duenak. Abenduaren 26an, 27an eta urtarrilaren 2 eta 3an izangoda.

Hori dela eta, ez dira materia organikoaren, kartoiaren eta paperaren hondakinak biltzeko ohiko lanak egingo. Kontuan hartuta hurrengo egunetan bi mota horietako zabor asko sortuko dela hirian, Urduñako Udalak hondakin horiek edukiontzietan ez uzteko eskatu du, grebak irauten duen bitartean pilaketak eta infekzio edo zikinkeria guneak saihesteko. Barkatu eragozpenak.

Hala ere, gutxieneko zerbitzuak bai egongo dira errefusaren bilketa-zerbitzuan. Bilketa egiten den ohiko lekuetan egingo da, abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an, zerbitzua ematen duten langileek. Abenduaren 27an eta urtarrilaren 3an nagusienegoitzan eta anbulategian egingo dute.

Urtarrilaren 4tik aurrera zerbitzua normaltasunez eskainiko da. Greba hau abenduaren 9an eta 10ean izan zenera gehitzen da. Greba egiteko arrazoiak, esklusiboki langile eta enpresaren artean sortutako barne desadostasunetanoinarritzen dira. Egoera honen aurrean, Urduñako Udalak, beraien eskumenen barruan, irtenbide adostu bat lortzeko bideak errazten saiatuko da.