Albisteak

 

Bizkaiko Ur Partzuergoak ez zuen berri eman gaur goizean (2019-12-13) egingo zuen ur-mozketa orokorraren inguruan Urduñako herritarrei. Kale batzuetan bakarrik eman zuen informazioa erakundeak.

Gertatutakoaren aurrean, Urduñako Udala berehala jarri da harremanetan Partzuergoarekin, ur-zerbitzua lehenbailehen berrezartzeko eskatzeko, nahiz eta matxuraren konponketa atzeratu behar izan. Ura 14:00ak aldera itzuli da, 15:00etan izan ordez, Partzuergoak aurreikusi bezala.

Era berean, Urduñak azalpenak eskatu ditu akats larriagatik, kalte handiak eragin baitizkie hiriko hainbat bizilagun, denda eta enpresei. Akats larria bere gain hartu ondoren, Bizkaiko Ur Partzuergoak adierazi du http://www.udalsareak.eus/ webgunean erreklamazioak tramitatu daitezkela.

Ildo horretatik, Urduñako Udalak adierazi nahi du edozein pertsonaren eskura jarriko dela Ur Partzuergoan erreklamazio formal bat tramitatzen laguntzeko. Astelehenetik aurrera Udal Bulegoetan (Zaharra, 2) kudeatu ahalko dira horiek.