Albisteak

 
Sustapen Ekonomikoko Arloak Urduñako Gabonetako 5. Erakusleiho Lehiaketa hasi du dagoeneko. Abenduaren 22ra arte (igandea) egongo da bozkatzeko epea zabalik, Alondegian eta Turismo Bulegoan dauden kupoiak beteta eta bi toki horietan horretarako jarritako postontzietan utzita. Pertsona bakoitzeko boto bakarra onartuko da. Herri-epaimahai horretan parte hartzen duten guztien artean 50 euroko 2 txartel zozkatuko dira, kanpainari atxikitako saltokietan erabiltzeko. Bestalde, 250 €, 200 € eta 150 €-ko hiru sari gordeko dira epaimahai teknikoak emango dituen erakusleihoetarako.

Aurtengo edizioan hurrengo saltoki eta enpresek parte hartuko dute lehiaketan:  Mabutik, Pikazak, La Bonitak, Hikeik, Partxisek, Ibarrola farmaziak, Garabi arkitektura estudioak, Ortega okindegiak, Ederki urdaitegiak, Matthew's school of English eta Luyando Ópticosek.