Albisteak

 

Zabor-bilketaren grebarako deialdia egin du Enviser Servicios Medioambientales enpresak, Urduñan zerbitzu hori ematen duenak. Abenduaren 9an eta 10ean izango da.

Hori dela eta, Urduñako Udalak iragarri nahi du ez dela ohiko zerbitzurik eskainiko errefusa, hondakin organiko eta paper eta kartoiaren bilketari dagokionez. Hala ere, gutxieneko zerbitzuak bai egongo dira:

  • Errefusaren bilketa-zerbitzua: Bilketa egiten den ohiko lekuetan, aipatutako datetan egun batean egingo da (abenduaren 9an edo 10ean) zerbitzua ematen duten langileek.
  • Organikoaren bilketa zerbitzua: Abenduaren 9an, astelehena, eskola zentroetan dauden edukiontzietako zaborra batuko da.
  • Osasun zentroetako eta egoitzetako zabor-bilketa: Zerbitzu normala izango dau.

Abenduaren 11tik aurrera, zerbitzua normaltasunez eskainiko da. Abenduaren 26 eta 27an eta urtarrilaren 2 eta 3an ere greba deituta dago. Aurrerago informazio gehiago emango da horren inguruan.

Greba egiteko arrazoiak, esklusiboki langile eta enpresaren artean sortutako barne desadostasunetan oinarritzen dira. Egoera honen aurrean, Urduñako Udalak, beraien eskumenen barruan, irtenbide adostu bat lortzeko bideak errazten saiatuko da.