Albisteak

 
Ohi bezala, Urduñako Udaleko Kultura Arloak haurrentzako doako tailerrak eskainiko ditu Gabonetako oporraldian. Aurten abenduaren 23an, 24an, 26an eta 27an izango dira saioak. Besteak beste, elikadura, zientzia, sormena eta esperimentazioa lantzeko aukera izango dute haurrek.

Tailerretan parte hartzeko aukera izango dute Lehen Hezkuntzako 6 eta 12 urte bitarteko ikasleek, hau da, 2007 eta 2013 urteen artean jaiotakoek, hala ere, plazak mugatuak dira. Azpimarratzekoa da izena emateko parada egongo dela -saio batean edo guztietan- Alondegian bertan abenduaren 19ra arte. Saioen inguruko informazio gehiago jasotzeko aukera egongo da Urduñako Udaleko Kultura Arloan, 945 38 30 03 (Luz. 50) telefonora deituta edo kultura@urduna.com helbidera idatzita.