Albisteak

 
Urduñako Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak baso-igel jauzkariaren (Rana dalmatina) bizi-iraupena sustatzeko proiektua hasi zuten 2010ean eta hainbat urmael sortu zituzten. Datorren urtean 10 urte beteko dira proiektua hasi zenetik eta momentuz oso arrakastatsua izaten ari da, batez ere Larrinzarren egin zen putzuan. Orain Aranzadik bertako informazio panelak berritu ditu. Igel espezie horretako ale gutxi dago Iberiar Penintsulan. Arabako, Nafarroako, Burgoseko leku batzuetan eta Urduñan besterik ez da aurkitzen. Espeziearen etorkizuna basoen eta ugaltzeko behar duten putzuen kudeaketa egokiari lotuta dago.