Albisteak

 
Coplasva enpresak jakinarazi dio Urduñako Udalari azkenean ez dela hiriko industrialdera aldatuko. Maiatzean, gaur egun Saratxon (Amurrio) dagoen eta tutu malguen sektorean erreferentzia den konpainiak bere instalazioak handitzeko eta bere jarduera Urduñara eramateko asmoa azaldu zuen, eta horrek, ziurrenik, bultzada handia emango zion hiriko industria-sektoreari. Horregatik, Urduñako Udalak deitoratu egin du enpresak hartu duen azken erabakia, Arabako udalerriko beste leku batera joango baita.

Legegintzaldi berria hasi ondoren, ekainaren erdialdean, Gobernu Taldeak gutxienez lau bilera presentzial egin ditu enpresako arduradunekin. Lehenengoa ekainaren 20an izan zen. Topaketa horiez gain, zuzeneko harremanak etengabeak izan dira. Bere jakinarazpenean, enpresak eskertu du Udalak erakutsitako interesa eta egindako lana.

Promozioa
Edozelan ere, tokiko erakundeak jarraitzen du aktiboki lan egiten, Ekonomia eta Turismoa Sustatzeko Arloaren bitartez, hiriko hazkunde ekonomikoa helburu. Industriari dagokionez, eta lekualdatzeak errazteko edo beste proiektu ekonomiko eta komertzial batzuk erakartzeko, Udalak zenbait aldaketa egin ditu enpresen aktibatzeari lotutako tasak eta zergak arautzen dituzten ordenantzetan. 200.000 eurotik gorakoak diren eta lanpostuak sortzen dituztela frogatzen duten enpresa-ekimenek %50eko hobaria izango dute tasan. Beste abantaila garrantzitsu batzuk ere izango dituzte, hirian erroldatuta dauden pertsonek betetzen dituzten lanpostu berrien ehunekoaren arabera.

Bestalde, azpimarratzekoa da tokiko erakundeak, Ekonomia Sustatzeko Alorraren bitartez, jarraitzen duela Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, izan ere, La Rondina industrialdeak gaur egunez du ia okupaziorik. Instalazio hori duela hamarkada bat eraiki zuen Foru Aldundiak, 4,5 milioi euroko inbertsioarekin. 26 industria-gune ditu eta bulegoetarako erabiltzeko 7, 135.000 metro koadrotan.