Albisteak

 

Ohi bezala, Urduñako Udaleko Euskara Arloak euskarazko produktuen katalogoa banatu du hiriko familien artean. Etxeko txikienek Olentzerori eska dakizkiokeen hainbat opariren informazioa dago bertan: jokoak, jostailuak, komikiak, liburuak, musika, informatika euskarriak, aldizkariak, appak... 0 eta 16 urte bitartekoentzat bereziki prestatuta badago ere, gurasoek ere haien gutunean jaso dezaketen hainbat material ere badago. Katalogoaren PDF bertsioa hurrengo estekan eskuratu daiteke. Informazio guztia www.katalogoa.eus webgunean dago eskuragarri.

Bestetik, Udaleko Berdintasun Arloak hezkidetzarako gida argitaratu du eta bertan jasotzen dira Gabonetako gutunean txertatzeko beste hainbat ideia eta aholku, berdintasuna helburu.

Gida ikusi (PDF, 752KB)
Katalogoa ikusi (PDF; 13,2MB)