Albisteak

 

Urduñako Udala eta Berdintasun Arloa lanean aritu dira azken asteetan Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguneko egitaraua diseinatzen. Azaroaren 25a aurten astelehena izango da, eta berriro ere tokiko elkarte eta eragileen laguntza izango dute arratsaldez Foru plaza indarkeria matxistaren kontrako aldarriez betetzeko. Horrez gain, beste hainbat hitzordu izango dira hilabetea bukatu bitartean.

Egitaraua osorik kontsultatu daiteke txertaturiko dokumentuan.

Kartela ikusi (PDF, 550KB)