Albisteak

 
Urduñako Udalak, Ekonomia Sustatzeko arloaren bitartez, abian jarri du aurten ere hiriko Erakusleihoen V. Lehiaketa. Gabonetan merkataritza-sektorea suspertzea izango du helburu horrek, partaidetzaren eta saltegien sormenaren zein irudiaren sustapenaren bitartez.
Erakusleiho fisikoa daukaten merkataritzako, ostalaritzako eta zerbitzuetako establezimendu guztiek izango dute parte hartzeko aukera. Proposamenak ikusgai egon beharko dira, derrigorrez, abenduaren 9tik 22ra. Saltegiei hiru sari emango zaizkie, lehenengoa 250 eurokoa, bigarrena 200 eurokoa eta hirugarrena 150 eurokoa.

Izena emateko epea azaroaren 22an bukatuko da. Horretako Udal Bulegoetan (Zaharra, 2) entregatu beharko da eskaera orria.

Herri bozketa
Aurtengo edizioan aipamen berezia jasoko du publikotik bozka gehien jasotzen dituen erakusleihoak.Izan ere, erosleek ere izango dute bozkatzeko aukera. Horretarako, establezimendu parte-hartzaileen artean banatuko den boto-kupoia bete beharko dute. Betetakoan, Turismo Bulegoan eta Alondegian horretarako jarritako hautestontzietan sartu beharko dute abenduaren 9tik 22ra arte. Boto-emaileen artean, 50na euroko 2 sari zozketatuko dira Accoreko saltegi kideetan erabiltzeko erosketa-txarteletan.

Oinarriak ikusi (PDF, 207KB)