Albisteak

 
Urduñako Udalak 48.000 euroko diru laguntza jaso du, harresiko argiteria eta Arbietoko udal futbol zelaikoa berritzeko. Bizkaiko Foru Aldundiaren 187/2018 Foru Dekretuari esker jaso da. Abenduaren 26koa da hori eta Udalei eta Mankomunitateei energia-eraginkortasunaren arloko jarduketetarako diru-laguntzak emateko oinarriak eta deialdia ezartzen ditu. Proiektu horren inguruko informazio gehiago jaso daiteke hemen.