Albisteak

 

Urduñako elkarte eta musikariek egitarau zabala programatu dute beste behin azaroan, Santa Zezilia jaia dela eta. Musika Aste horren barruan kontzertu ugari eta anitzak egongo dira hilaren 24ra arte. Besteak beste, haurrei zuzendutako 'Disney' kontzertua izango da 17an, eta, ohitura jarraiki, tokiko abeslari eta musikariak ere parrokian elkartuko dira azaroaren 23an, 20:30etatik aurrera.

Bestetik, Kolektibo Liboriok Poteo Musikala antolatuko du 8. urtez jarraian. Azaroaren 15etik 17ra eta hilaren 22 eta 23an askotariko kontzertuak izango dira hiriko tabernetan horri esker, goizez, arratsaldez eta gauean. Egitarau osoa eskuragarri dago atxikitako PDFan.

Kartela ikusi (PDF, 651KB)