Albisteak

 

Politena tabernako pintxoak eta Orduña Plaza Hoteleko barra nabarmendu ditu epaimahai teknikoak, azaroaren 1a eta 3aren artean ospatutako 'Urduña Onddotan' asteburu gastro-mikologikoko sorkuntza hoberen gisa. Politenak, halaber, 1.go saria jaso zuen ere 2018an. Jardunaldi horien baitan ostalaritza lokalek eta tabernek asteburu horretarako propio sortutako pintxoak eskaini zituzten, perretxiko eta onddoak baliatuta. Behin herritarren bozketa bukatuta, azaroaren 15ean emango dute aditzera herri-epaimahaiaren erabakia.

Epaimahai profesionalak, bere aldetik, nabarmendu nahi izan ditu, baita ere, Orduña Plaza Hotelaren eta Hikei jatetxearen gastronomia proposamenak, eta azpimarratu du beste behin ere hiriko ostalaritza sektoreak sormen eta profesionaltasun maila gorena erakutsi duela. Aurtengo edizioan parte hartu duten tabernak izan dira Belatz-gorri, Politena, Romulo, Gorobel, Orduña Plaza, Sortetxe, La Posada eta Hikei.

Herri-epaimahaia

Azaroaren 15ean argitaratuko dute ere herri-bozketan parte hartu dutenen arteko zozketaren emaitza. Sei sari zozketatuko dituzte, besteak beste hirigune historikoa ezagutzeko bisita gidatuak, dastatzeko menuak, eguneko menuak, Urduñan zeharreko pintxo ibilbideak eta terma-zirkuitu bat.