Albisteak

 
2007 eta 2015 urte artean jaiotako haurrek gabonetako marrazki lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute aurten ere. Lana aurkezteko epea azaroaren 15ean bukatuko da, ostiralean. Marrazki guztiek formatu berdina izan dezaten, Alondegian jaso beharko dira marrazkiak egiteko plantillak. Ikastetxeetan ere banatuko dira ikasleek parte hartu dezaten. Lehiaketan hiru kategoria egongo dira (2015/2013, 2012/2010, 2009/2007) eta bi pertsona sarituko dira horietako bakoitzean. Oinarriak osorik irakurri daitezke atxikitako dokumentuan. Sari banaketa abenduan izango da eta bertaratzen diren partehartzaile guztientzat saritxoak egongo dira.

 Oinarriak (PDF 132KB)