Albisteak

 

Azaroan Eskualdeko Enplegu Planaren edizio berria aktibatuko da. Ekimen horri esker, Lanbidek lagunduta, langabezian dauden Urduñako bi pertsona kontratatuko dituzte 6 hilabetez lanaldi osoan Aiaraldeko lorategietan mantentze lanak egiteko eta inguruko herri horietako bestelako zerbitzuetan aritzeko. Informazio gehiago jaso edo programan izena emateko aukera egongo da hurrengo esteka jarraituta: https://labur.eus/JLAW0. Azpimarratzekoa da pertsona horiek hurrengo baldintzetako bat, behintzat, bete beharko dutela onartuak izateko, Lanbidek agindu bezala:

  • DBEa jasotzea.
  • 35 urtetik beherakoa izatea.
  • 55 urtetik gorakoa izatea.
  • Denbora luzez langabezian egon izana, hau da, azken 540 egunetatik behintzat 360 langabezian eman izana.
  • 45 urtetik gorakoa izatea eta Lanbiden izena emanda egotea azken 180 egunetan.