Albisteak

 

Azaroaren 1etik 3ra Urduñako hiriak 'Urduña Onddotan' asteburu mikologikoaren 2. edizioa hartu du, Urduñako Udaleko Ekonomia Sustapeneko arloak antolatuta. Egun horietan onddo eta zizak oinarri hartuta bereziki prestatuko dituzten pintxoak dastatzeko aukera eskainiko dute ostalariek, 12:00etatik 14:30ak arte. Aurten Belatz-gorri, Politena, Rómulo, Gorobel, Orduña Plaza, Hikei, Sortetxe, La Posada eta Batzoki tabernek parte hartuko dute.

Tokikoek eta bisitariek sorkuntza horiek dastatzeko aukera izango dute eta, gainera, gogokoen duten horren alde egiteko. Horretarako ibilbide-orria jaso beharko da ostalaritza lokaletan eta, gutxienez, 5 pintxo zigilatu, hartutakoa ordaindu eta tiketa jasotzean. Orri hori ondoren Turismo Bulegoan egongo den kutxan sartu beharko da, azaroaren 14an izango den zozketan parte hartzeko. Izan ere, bozkatzen duten herritarrek pintxorik onena hautatzeaz gainera, 6 oparien zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Herritarren arteko kategoria horretaz gain, ostalariek aurten epaimahai tekniko baten iritzia ere jasoko dute. Azken horrek pintxo onenaren eta barra onenaren sariak banatuko ditu. Lehiaketari buruzko informazio gehiago jaso daiteke Turismo Bulegoan. 

Herri epaimahaian parte hartzen duten pertsonen artean zozketatuko diren sariak hurrengoak dira:

  1. Zirkuitu termala (Hotel Orduña Plaza) + Bisita gidatua + Dastatze menua
  2. Eguneko menua 2 pertsonentzat Rómulo jatetxean + Bisita gidatua
  3. Eguneko menua 2 pertsonentzat Hikei jatetxean + Bisita gidatua
  4. Pintxo ibilbidea 2 pertsonentzat (4 pintxo + edariak / pertsonako) + Bisita gidatua
  5. Pintxo ibilbidea 2 pertsonentzat (4 pintxo + edariak / pertsonako) + Bisita gidatua  
  6. Pintxo ibilbidea 2 pertsonentzat (2 pintxo + edariak / pertsonako) + Bisita gidatua