Albisteak

 
Azaroan bi formakuntza-tailer berri eskainiko dira eragile turistikoentzat. Asteartean, azaroak 5, salmenta teknikei buruzko saio bat eskainiko dute, eta 12an ekitaldiak antolatzeko ikastaroa emango dute, sektoreko langile teknikoei zuzenduta. Biak Alondegian izango dira, 9:30etik 13:30era. Informazio gehiago lortzeko edo tailerretan izena emateko idatzi beharko da behargintza@urduna.com helbidera edo 945 38 30 03 (luz. 81) telefonora deitu.