Albisteak

 
Urduñako Udalak 11.100 euroko diru laguntza jaso du hiriko mugikortasun plana berritzeko. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren 2018ko abenduaren 5eko Ordena jarraituta jaso da. Horren helburua da udalentzako, tokiko organismo autonomoentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako dirulaguntzak arautzea, hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko xedez.