Albisteak

 
Urduñako Udalak moldatuko ditu Gran Vía kaleko birziklapen puntuak. Gaur egun Aduana atzean kokatuta dagoen gunea kenduko da, bereziki azkenaldian egin den erabilera desegokiaren ondorioz osasungaiztasun gunea bihurtu zelako. Horregatik, bertako edukiontziak FP eraikinaren ondoan dagoen gunera eta Gran Vía kaleko 6. zenbakian dagoenera mugituko dira, horiek osatzeko asmoz.